XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

III. Feudo-gizartea.

Marxek zion errotak sortu zuela feudo-gizartea ().

Feudo gizartean handizkiak lurrak errentan uzten zizkien menpekoeri.

Hauek lanabesen jabe izan arren, lurrari lotuak zeuden.

Feudalismo garaian salerosketak asko edatu ziren, gerrateeri, gurutz-gudaldieri, e.a. esker.

Zenbait herrialdek aurrea hartu zieten beste laterrieri salgai batzuk egiten eta horien trukez beste nazioetako gauzak erosten zituzten.

Lagundi (gremio) bakoitza lan bereiziari lotu zitzaion.

Feudo gizarteko nagusiak beren agintea gordetzeko beroien artekoren bat erregetzat aukeratzen hasi ziren.

Legeak, gudaroste ta ertzainak gogor erasotzen zien eraikitako antolabidea (status quo) iraultzen saiatzen zireneri.

Europan feudo-gizarte garaian kristau erlijioa zen nagusi.

Sinismena zen jakintzaren gidari.

Erdiaroko lantzea, kristautasunak narotua, eliz katedraletan, margokuntzan, irudikintzan, e.a. azaltzen zaigu.

IV. Kapitalismoa.

Industria berriak ekarri zuen kapitalismoa, kapitalaren jabegoa, alegia.

Marxek zion produkzio bideak, makinak, dirua, berez, ez direla kapitala.

Kapitala gizon arteko produkzio harreman dela, hots, ustiatzea (explotazioa).

Industriaren matxinadak kristau aunitz lanik gabe utzi zituen.

Kapitalistak bakarrik aurreratu zitzaketen lantegi berriak antolatzeko behar zen dirutza (MEW 23,742 urr.).